miércoles, 30 de noviembre de 2016

Netiketa


Personal Learning Environment ( PLE)

Personal Learning Environment, hau da, ikaskuntza Pertsonaleko Inguruneak, ikasleei beraien ikaskuntzaren kontrola eta gestioa bideratzen laguntzen dieten sistemak dira. Sistema hauek ikasleei ikas-helburuak zehaztu, ikaskuntza kudeatu, edukien eta prozesuen kontrola hartaraziz, eta ikas-prozesuan zehar beste pertsonekin komunikatzen laguntzen diete, nahi dituzten helburuak lortzen lagunduz horrela. Ikasle batek bere ikaskuntza prozesua antolatzeko erabiltzen dituen aplikazio multzo bat bezala defini daitezke ere bai. Horretaz gain, PLE bat, web-eko baliabideak erabilita, ikaskuntzaren metodologian egiten den aldaketa da, ikasleen autoikaskuntza sustatuz.

PLE hori kudeatzeko badugu tresna bat, oso erabilgarria dena eta gainera balio digu gure Interneteko gauzak antolatzeko web-orri bakar batean. Tresna deitzen da Symbaloo.

SymbalooEDU tresnarekin antolatu dezakegu gure ikastetxean Interneterako sarrera eta horrela ondo egitaratu ikasleen zereginak eta irakasleen arteko lana. Lotura guztiak kokatuta daude hasierako orrialde batean. Ikasle guztiek gai izango dira joateko guk normelean erabiltzen ditugu guneetara.

Adibide gixa, hau da nik egindako symbalooa :

 

miércoles, 23 de noviembre de 2016

Informazioa bilatzen


Gaur eskolaren porrotaren inguruan informazioa bilatu dut, honen inguruan jakiteko gogoa daukadalako, gainera gaur egun eskoletan dagoen arazo larri bat da. Gauzak horrela, nire helburua gai honen inguruan gehiago jakitea da, batez ere, arazo hau nola gainditu ahal den ikusi nahi dut.

Horretarako, Google-en bilaketa ezberdinak egin ditut , gainera  informazioa bilatzeko orduan, parametro desberdinak erabili ditut.
  •  Lehenengo eta behin, google-en Eskola porrota jartzerakoan ,gai honen inguruan hainbat informazio aurkitu dut, hala nola:
  • Honen ondoren, informazioa bilatzeko parametroak erabili ditut, gainera orain informazioa bilatzeko orduan "eskola porrota  gainditzea" ipini dut, eta honako hau atera zait: 
  •  Bestetik, eskola porrotaren eta porrota hori nola gainditu ahal den inguruan bilatu nahi dudanez, google-en "eskola porrota OR eskola porrota gainditzea" jarri dut, eta ikusten den moduan bi gai horien inguruzko informazio atera zait:

Ikusi ahal izan dugun moduan,Google bilatzailean bilaketa ezberdinak egin ditut eta parametro desberdinak jarri ondoren, informazioa desberdina izan da. 

Orain, aukeratutako gai horren inguruan bilaketa berriak egiteko, beste bilatzaile espezifiko batzuk erabiliko dut:


  • ·         Slideshare( Aurkezpenak bilatzeko): Slideshare sartu eta bezain laster, informazioa bilatzeko eskola porrota jarri dut, baina beste gai batzuen informazioa atera denez gero, “eskola porrota eta hau ekiditeko teknikak” jarri dut eta honako informazioa atera zait:
  • ·         Youtube(Bideoak bilatzeko): Youtuben slideshare pausu berdinak berriro egin ditut, eta hau izan da emaitza:
Azken bilaketa egiteko, Twitter erabiliko dut, batzuetan sare sozialetan gauza interesgarriak ateratzen direlako. Niri adibidez, eskola porrotaren inguruan, informazioa hau atera zait:


Bilaketa hauekin eskola porrota eta hau nola gainditu ahal den inguruan gehiago jakin nahi nuenez gero, bilaketa guzti hauek egin ondoren, Google-en bilatzailean “OR” parametroa jartzea guztiz erabilgarria iruditu zait, hori dela eta, beste momentu batean informazioa bilatzerako orduan , batez ere, parametro hori kontuan izango dut. Dena den, beste parametro edo bilatzaile espezifiko batzuk erabiltzea ere komenigarria direla usten dut, informazio interesgarria aurkitu ahal delako.



miércoles, 9 de noviembre de 2016

Nire voki


http://tinyurl.com/oa7hudm


Ikt-ak hezkuntzan

Gaur egun, gizartean Komunikazio teknologien (IKT-en) presentzia oso zabala da eta hainbat eremuetan ikus dezakegu, adibidez, hezkuntzan.

Gauzak horrela,gaur egungo eskolen helburua, haurrei eta gazteei gaur egungo errealitate aldakor eta anitz honi aurre egiteko, beharko dituzten baliabide eta gaitasunak lortzen laguntzea da.Baina helburu hori lortu ahal izateko,  ikasleen eta irakasleen gaitasun digitala garatzea ezinbestekoa da, batez ere, menderatzen ez diren baliabide eta gaitasun batzuek irakasten saiatzea ezinezkoa delako.Horretaz gain, familien gaitasun digitala garatzearen garrantzia ezin dugu ahaztu, beraien seme-alaben hezkuntza prozesuan parte hartzaile aktiboak direlako.

Gainera, IKT-ak eskoletan txertatzea hainbat abantaila ekarri dezake, adibidez,ikasleek klasean azaldutakoaren osagarri modura, landutako guztia ordenagailuaren pantailan ikusi eta entzun ahal izango dute,horrela, ikasleak gustura egon arren, modu honetan lan eginez gero, gehiago motibatuko dira.

Laburbilduz,esan dezakegu, hezkuntza prozesuetan teknologia erabiltzea positiboa dela.Batez ere, hainbat alderdi hobetzen duelako, hala nola,lehen esan dugun moduan, ikasleen motibazioa,arrazoiketaren  goi-mailako zenbait funtzio, IKTak erabiltzeko trebetasuna eta ikasleen sare sozial bidezko komunikazioa.Gainera hobekuntza horiek, gizartearen prestakuntza integralean, ikasleen geroko lan txertaketan, informazioa kudeatzeko gaitasunean eta taldean lan egiteko gaitasunean eragin positiboa izango dute.


*IKT-ei buruz gehiago jakin nahi baduzu hemen klikatu.